Hilaren 9an dute bilera kiroldegiko langileek Masquatrorekin
BEASAIN // Urriaren 24an kiroldegiko langileek eta Masquatro enpresako kideek egin zuten bileran zehaztu zuten hurrengo bilera azaroaren 9an egingo dutela. «Enpresarekin egin genuen bileran, adostasunerako bidea badela ikusi dugu. Puntu batzuetan ado...
BEASAIN // Urriaren 24an kiroldegiko langileek eta Masquatro enpresako kideek egin zuten bileran zehaztu zuten hurrengo bilera azaroaren 9an egingo dutela. «Enpresarekin egin genuen bileran, adostasunerako bidea badela ikusi dugu. Puntu batzuetan adostasuna ere lortu dugu. Gauzak horrela, enpresa eta langileon ordezkariak, beste aldearen proposamenak kontutan hartu, aztertu eta adosteko, hurrengo bilera azaroaren 9an finkatu dugu», esan dute langileek.