Goierrira iritsiko da gaur goizean LAB sindikatuaren Ekimen Ibiltaria
Helburua bizitza jasangarria erdigunean jarriko duen eredu bat eraiki behar dela aldarrikatzea da. Beasain, Olaberria, Urretxu eta Zumarraga bisitatuko dituzteLAB sindikatuak Ekimen Ibiltaria izeneko egitasmoa jarri du abian, Lan duina, bizi duina lema...
Helburua bizitza jasangarria erdigunean jarriko duen eredu bat eraiki behar dela aldarrikatzea da. Beasain, Olaberria, Urretxu eta Zumarraga bisitatuko dituzte
LAB sindikatuak Ekimen Ibiltaria izeneko egitasmoa jarri du abian, Lan duina, bizi duina lemapean. Abenduaren 6ra bitartean Euskal Herriko hainbat txoko zeharkatuko dituzte, bizitzaren jasangarritasuna erdigu- nean jarriko duen eredua eraiki behar dela aldarrikatzeko.Gaur Goierrira helduko dira. Goizean, kotxe karabana egingo dute. 09:00etan Beasaingo haurreskolan elkarretaratzea egingo dute eta eskuorriak banatuko dituzte, irakaskuntzan greba eguna baita.
09:30etik 10:00etara Olaberriko ArcelorMittal lantegian egongo dira. Bertan, ordu extrak salatuko dituzte. 10:30etik 11:00etara Carrefourren egingo dute kontzentrazioa. Bertan, Estatu espainiarreko hitzarmena eta honek dakarren prekarietatea salatuko dituzte. Erosleei eskuorriak emango dizkiete.
11:15ean Sasieta mankomunitatearen egoitzara joango dira. Kale garbiketan hitzarmenaren negoziazioa blokeatua dagoela, zerbitzu publikoak azpikontratatu egiten direla… emango dute jakitera.
Beasaindik Zumarragara joango dira. Goiz ikuztegian prekarietatea salatuko dute. 12:30ean, ospitalean, sektore publikoko azpikontratazioak salatuko dituzte.
Altxorraren bila
Arratsaldean Areizaga-Kalebarren plazara joango dira. Bertan, 17:30ean, informazio gune bat irekiko dute hiru posturekin.
18:00etatik aurrera altxorraren bila jolasean arituko dira: bi herrietako toki ezberdinetara joango dira prekarietatea salatzera.
Plazan hizlari bat jarriko dute eta berak gidatuko du jolasa. Prekarietatearen adibide diren herriko toki ezberdinetara joango dira: Lanbide bulegoan langabezia salatuko dute, obra batean lan osasuna aldarrikatuko dute, emakumeen etxean feminismoa landuko dute, igandetan irekitzen duen denda batean jai egunak aldarrikatuko dituzte eta Telepizzan gazteek prekarietatea pairatzen dutela salatuko dute, besteak beste.
Toki bakoitzean puzzle zati bat hartuko dute eta zati horiek plazako horma batean jarriko dituzte. Amaieran LABen logo handi bat osatuko dute, sindikatu hau prekarietatetik ateratzeko altxorra dela aldarrikatzeko.













