Ordizia Rugbyk ezin izan du Quesos Entrepinares mendean hartu
Aurkari gogor baten bisita izan du gaur goizean Ampo Ordiziak, sailkapen orokorrean liderra den Quesos Entrepinaresen aurka neurtu baita.
Atsedenaldirako 13 eta 17 aurreratu da Valladolideko taldea. Aldageletatik bueltan, gauzak ez dira gehiegi aldatu eta ordiziarrek ezin izan dute markagailua irauli. Arauzko denbora 31-41 markagailuarekin amaitu dute. Porrot honekin, 6.tokian da orain ordiziako taldea.
Bestalde, partidaren errepikapena 17:15etatik aurrera ikusgai egongo da Teledeporte katean.