II. Igartza Musikaren Bekako bi beka banatuko dituzte. 20-15 minutuko kontzertuak eskainiko dituzte goi mailako musikariek. Entzunaldiak irekiak dira. 18:00etan jakingo dira irabazleak
Goi mailako musikaz gozatzeko aukera izango da igandean, goiz eta arratsalde, Igartzako jauregian. Euskal Herriko goi mailako musika ikastegi Musikeneko hamalau ikasle izango dira protagonistak hain zuzen ere. Beasaingo Udalak Musikenerekin batera antolatutako Igartza Musika Beka lortu nahi duten musikariak dira guztiak.
Beka lortu ahal izateko, musikari bakoitzak 20-15 minutuko entzunaldi edo kontzertu laburrak eskaini beharko ditu. Goi-zean, 11:30etik aurrera, master ikasketak egiten ari diren sei gazte ariko dira, eta arratsaldean, 16:00etatik aurrera, goi mailako zortzi ikasle. Damian Martinezek, Sorkunde Idigorasek, Marijose Canok eta Arantxa Gastesik osatutako epaimahaiak 18:00ak aldera jakinaraziko du zein bi musikarik jasoko duten II. Igartza Musikako bi bekak. Goi mailako Titulazioaren laugarren urtean dabiltzanek 2.000 euro jasoko dituzte eta Masterrean matrikulatutakoek, 3.000 euro. Igandean bekaren zati bat jasoko dute, eta bigarren zatia, udaberri aldean, Igartza Musikaren zi-kloaren barruan, Igartzako jauregian kontzertua eskaini ondoren.
Talentu handiko musikari gazteak bertakoak zein atzerrikoak ezagutzera ematea da Igartza Musika Bekaren helburua, eta horrekin batera, beasaindarrei goi mailako musikaz gozatzeko aukera ematea. Honela, entzunaldi batetik bestera, Igartzatik ateratzeko aukera izango da.
EGITARAUA
· 11:30. Alejandro Saul, biolontxeloa. (La Habana, Cuba)
· 11:50. Diego Bayon, biolontxeloa (Leon, Espainia).
· 12:10. David Arenas, kontrabaxua. (Medellin, Kolonbia.)
· 12:30. Gema Molina, biola. (Malaga, Espainia).
· 12:50. Adrian Lopez, biolontxeloa. (Benidorm, Herialde Katalanak).
· 13:10. Ana Ruiz, biolina. (Soria, Espainia).
· 16:00. Ainhoa Garayar, biolina. (Zarautz, Gipuzkoa).
· 16:15. Rocio Sanchez, saxofoia. (Sagunto, Herrialde Katalanak).
· 16:30. Alba De Diego, biola. (Guadalajara, Espainia).
· 16:45. Alejandro Blanco, biolontxeloa. (Sevilla, Espainia).
· 17:00. Hector Alganza, biolina. (Granada, Espainia).
· 17:15. Mario Arranz, jazz kontrabaxua. (Lugo, Galizia).
· 17:30. Manu Gaigne, perkusioa. (Donostia, Gipuzkoa).
· 17:45. Joan Gonga, jazz tronpeta. (Valencia, Herrialde Katalanak).