Kimu elkarteak hainbat ekintza antolatu ditu gaurtik igandera
Idizabalgo Kimu Kultur Elkar-teak, hainbat ekintza antolatu ditu gaurtik igandera bitarte. Gaur, Beasaingo Aurtzaka dantza taldearen eta Idiazabalgo Axari dantza taldeko gazteen dantza ikuskizuna egongo da Zelaa kiroldegian, 19:30ean. Bihar, larunbata,...
Idizabalgo Kimu Kultur Elkar-teak, hainbat ekintza antolatu ditu gaurtik igandera bitarte. Gaur, Beasaingo Aurtzaka dantza taldearen eta Idiazabalgo Axari dantza taldeko gazteen dantza ikuskizuna egongo da Zelaa kiroldegian, 19:30ean. Bihar, larunbata, mus txapelketa egingo dute, Xume tabernan. Izen ematea 15:30etik 16:00etara egin beharko da. Azkenik, igandean, Atxurbira irteera egingo dute. 09:00etan aterako dira plazatik.