Bilbon bihar emango dute saritutako 'Fandango' film laburra
Bilbon urtero ospatzen den Bilbao Mendi Film Festival jaialdian, Gabirian bizi den Alex Areizagak ekoitzitako Fandango pelikula bat emango dute, bihar. BBK Aretoan, goizean zehar, BMFFeko sail ofizialeko programazioarekin batera txertatu dute antolatza...
Hain zuzen, mendiko zinemagintzaren nazioarteko lehiaketaren atarian, 4. Mendi Short film laburren lehiaketa irabazi du Fandango filmak. Azaroaren 27an jakinarazi zuten antolatzaileek Eguzkilorea lehenen saria jasoko duela.
Aurtengo abuztuan Alpeetan grabatu zuen Areizagak Fandango. Joseba Iztueta mendigoizalea eta Gorka Maiz trikitilaria dira istorioaren haria daramaten pertsonaiak, gabiriarrak biak. Filmak mendiaren eta folklorearen uztarketa irudikatzen du. Eskaladako irudi ikusgarriak ditu, helikopterotik hartuak barne.