Segurrarrek 'Iragana, lahar eta larrosa' Ataunen egingo dute
ATAUN // Lourdes Imazek idatzi eta zuzendutako eta Segurako herritarrek antzeztutako Iragana, lahar eta larrosa antzerkia Ataungo Herri Antzokian egingo dute, urtarrilaren 27an, larunbatarekin. Oroimen historikoaren ariketa bat da, eta Primo de Riverar...
ATAUN // Lourdes Imazek idatzi eta zuzendutako eta Segurako herritarrek antzeztutako Iragana, lahar eta larrosa antzerkia Ataungo Herri Antzokian egingo dute, urtarrilaren 27an, larunbatarekin. Oroimen historikoaren ariketa bat da, eta Primo de Riveraren diktaduratik gerraren hasierara arteko garaia (1923-1936) islatzen du. Goierrin girotua dago, eta bi familiaren bizimodua islatzen du.