Igandean hasiko da Eire-Bankoa xake txapelketako 19. edizioa
Igande honetan hasiko da Eire-Bankoa xake txapelketako 19. edizioa. Izen-ematea igandeko 16:30a arte egongo da zabalik, Eire tabernan. Ondoren, taldeak zozkatuko dira eta Urretxu-Zumarragako Goierri taldeak eta Legazpiko Santikutzek derbia jokatuko dut...
Izen-emateak 10 euro balio du. Langabetuentzat izen-ematea doan da. Parte hartzaile guztiei kamiseta bana oparituko diete. Parte hartu nahi dutenek Eire tabernan eman dezakete izena edo honako bi zenbaki hauetako batera deitu: 943 72 64 66 edo 635 720 215.
Eire-Bankoa txapelketan nahi duten guztiek parte har dezakete. Ez dago federatua egon beharrik parte hartu ahal izateko. Helburua xakea herritarrei gerturatzea da. Horretarako, taberna batean jokatzen da eta giroa federatuentzat antolatzen diren txapelketetan baino lasaiagoa da. Dena den, maila handiko txapelketa da. Izan ere, inguruko jokalari onenek parte hartzen dute.
Ligaxkako partidek bi orduko iraupena dute, asko jota: ordubete lehiakide bakoitzeko. As-tean partida bat jokatzen dute eta eguna eta ordua beraiek zehazten dituzte. Ligaxkako 16 onenak final zortzirenetara sailkatzen dira.
Beti bezala, hitzaldi bat egongo da txapelketaren inguruan. Euskal Xake Federakuntzak emakumeek xake munduan egin duten ibilbideari buruzko hitzaldia emango du. Ekitaldi honen data ez dute zehaztu oraindik.













