Sagarrondo inausketa eta txertaketa ikastaroa emango dute Gabirian
Erbie elkarteak sagarrondoen zainketari buruzko ikastaroa antolatu du, aurreko urteetan bezala. Urtarrilaren bukaeran izango da, eta bi zati izango ditu, egun banatan lantzekoak.Urtarrilaren 30ean, asteartearekin, arlo teorikoa landuko dute. Erbie elka...
Urtarrilaren 30ean, asteartearekin, arlo teorikoa landuko dute. Erbie elkartean izango da —Gabiriako plazan dago—, 15:00etan hasita.
Biharamunean, urtarrilaren 31n, saio praktikoa egingo dute, Gabiriako sagasti batera joanda. Eguraldi txarra baldin bada, bezperako ikastaroan erabakiko dute zer egunetan egin bigarren arloa.
Gabino Muruak emango ditu azalpenak, bai teorikoan, bai praktikoan. Erbie elkarteko kidea, frutazaina eta Gabiriako errezil sagar egunaren antolatzailea da.
Ikastaroa doan egin ahalko dute interesa duten partaide guztiek, izan herrikoak nahiz kanpokoak. Izena eman behar da, telefonoz (679 972 372).













