Goierriren berri Fitur turismo ferian
Aurreko urteetan bezala, Goierrik presentzia badauka Madrilgo Fitur nazioarteko turismo azokan. Urtarrilaren 17tik 22ra bitartean, Goitur agentziak eskualdearen berri emango du, Euskadiren agertokiaren barruan. Hiru sailetan banatu dute aurten EAEko gu...

Aurreko urteetan bezala, Goierrik presentzia badauka Madrilgo Fitur nazioarteko turismo azokan. Urtarrilaren 17tik 22ra bitartean, Goitur agentziak eskualdearen berri emango du, Euskadiren agertokiaren barruan. Hiru sailetan banatu dute aurten EAEko gunea, eta hiruretan ari dira ematen Goierriko baliabideen informazioa: hiriburuak, ‘tourting’-a (ibilbideak eta destino desberdinak) eta gastronomia (Goierri Gastronomika ekimena). Informazioa emateaz gain, Espainiako gobernu-agintariekin eta turismo eragile nahiz arduradunekin ere bilerak egin dituzte Goiturreko teknikariek.