Gidatzerakoan telefonoaren erabilera kontrolatuko dute Ordizian
Ordiziako Udalak atzo jarri zuen abian 2018ko lehen trafiko kanpaina. Hori dela eta, Udaltzaingoak bereziki begiratuko du gidariek telefono mugikorra erabiltzen duten ala ez. Datozen egunetan finkatu da urteko egutegi osoa.Hamabost salaketa 2017anBitar...
Ordiziako Udalak atzo jarri zuen abian 2018ko lehen trafiko kanpaina. Hori dela eta, Udaltzaingoak bereziki begiratuko du gidariek telefono mugikorra erabiltzen duten ala ez. Datozen egunetan finkatu da urteko egutegi osoa.
Hamabost salaketa 2017an
Bitartean, 2017an egindako kontrolen datuen txostena osatu du Udaltzaingoak; iaz, 3.350 gidariren kontrola egin zuten eta 15 salaketa jarri zituzten, arrazoi desberdinengatik.
Alkohola eta drogak, segurtasun uhala eta haurrak lotzeko sistema, oinezkoen pasabideetan, oharkabetzeak, ibilgailuen baldintza teknikoak eta motorrei egindako kontrolak jasotzen ditu txostenak.
Guztira 15 salaketa jarri zituzten; horietako bost, alkoholemian edota drogen frogan positibo emateagatik; beste lauk, gerrikoa jarrita ez eramateagatik salatu zituzten; gidatzen mugikorra erabiltzeagatik hiru gidari, eta beste hiru ibilgailuaren ikuskaritza teknikoa eguneratua ez eramategatik.













