Txakurrei jare egiteko eremua jarri dute Lazkaon
LAZKAO // Lazkaoko Udalak txakurrentzat gune berezitu bat hesitu du, Arizti Haundiko zuhaiztiko parkean. Itxitura batekin hesitu dute lur eremu bat, eta haren barruan txakurrek libre ibili ahal izango dute, uhaletik katerik gabe. «Parkean ibiltzen dir...
Lazkaoko Udalak txakurrentzat gune berezitu bat hesitu du, Arizti Haundiko zuhaiztiko parkean. Itxitura batekin hesitu dute lur eremu bat, eta haren barruan txakurrek libre ibili ahal izango dute, uhaletik katerik gabe. «Parkean ibiltzen diren haurren segurtasuna bermatu» nahi da horrela, udalak ohar batean jakinarazi duenez. Esparru horretatik kanpora, txakurrak lotuta eraman behar direla gogorarazi du, eta eskari hori ere egin die jabeei.













