Asisko Urmenetak 'Eusklabo alaiak' lan berria aurkeztuko du Lazkaon
Komikilari nafarra bere azken komiki-albumaz arituko da. Lazkaoko kultur etxean izango da ekitaldia bihar. Liburuaz gain, solasaldirako tartea ere izango dute bertaratzen direnekArgitaratutako azken lanaz jardungo da bihar Asisko Urmeneta komikilaria. ...
Komikilari nafarra bere azken komiki-albumaz arituko da. Lazkaoko kultur etxean izango da ekitaldia bihar. Liburuaz gain, solasaldirako tartea ere izango dute bertaratzen direnek
Argitaratutako azken lanaz jardungo da bihar Asisko Urmeneta komikilaria. Lazkaoko kultur etxeko erakusketa aretoan hitz egingo du Eusklabo alaiak izena duen azken komiki-albumaz.Liburu aurkezpenaz gain, solasaldia ere eskainiko du Urmenetak, goizeko 11:00ean. Lazkaoko Gazte Asanbladak, Gerriko Kultur Elkartearekin elkarla-nean antolaturiko ekitaldia da, eta ondoren bazkaria eskainiko zaie nahi dutenei Gerriko elkartean.
Komikilari nafarrak berari suertatzen zaizkion gaiak joarratzen ditu argitalpen berrian. Umoretik hasi eta bere frustrazio nahiz buruhausteak kitatzeraino iristen da.
Euskal Herrian kokatua da
Parodia satiriko moduan deskribatzen du Urmenetak lan berri hau. Gaur egun Euskal Herriak bizi duen egoeraren inguruko irakurketa kritikoa egiten du komikilariak, umorea abiapuntu gisa hartuta. Titulua da horren adibide garbia, esklabo hitzarekin jokatzen baitu Euskal Herria aipatzerako garaian.
Parodia ere lantzen du idazle nafarrak bere lan berrian. Horretarako, Robinson Crusoeren nobela hartzen du oinarri eta Euskal Herriaren parodia batekin nahasten du.
Ez da fikzioan bakarrik murgilduko ordea, historia ere kontuan hartzen baitu. Modu horretan aurkitu du Urmenetak, ur-teetan izan dituen ideiak eta bizipenak modu zoriontsuan islatzeko bidea, berak eginiko irudiekin nobela grafikoa sortuz.













