Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

LegazpiON mugikor eta tabletarako aplikazioa martxan jarri du udalak

Legazpi
Gizartea

Legazpiarrekin duten «harremana sendotzeko» sortu dutela dio Koldobike Olabide alkateak. Informazioa hamabi ataletan banatu dute. Dagoeneko deskargatu daiteke«Legazpiarrek poltsikoan herriari buruzko informazioa eraman ahal izan dezaten sortutako ap...

2018/02/08
Miriam Luki

Legazpiarrekin duten «harremana sendotzeko» sortu dutela dio Koldobike Olabide alkateak. Informazioa hamabi ataletan banatu dute. Dagoeneko deskargatu daiteke

«Legazpiarrek poltsikoan herriari buruzko informazioa eraman ahal izan dezaten sortutako aplikazioa da LegazpiON», azaldu du Koldobike Olabide alkateak. Aplikazioa martxan da eta deskargatu daiteke jada hala Android nola Apple mugikorretan zein tabletetan.

Ohiko aplikazio dendetara jo behar da lortzeko eta bertan doan eskuratu daiteke. Behin deskargatuta, lehenengo pantailan Legazpiko ezpata dantzaren argazki batek egiten du ongi etorria. Pantaila horretan hizkuntza hautua egin daiteke, baita erregistratu ere. «Erregistratzea garrantzitsua da, eskatzen diren datuak e-posta kontu bat eta pasahitz bat dira. Datu horiek udalaren aurrean identifikatzeko balio dute eta babestuta daude, beti ere. Finean, erabiltzaileei erantzuteko edo haiekin harremanetan jartzeko balio dute», jarraitu du alkateak.

Atalez atal

Behin aplikazioan sartuta, hamabi atal daude. Berriak atalean udalaren webgunean argitaratutako guztiak ikusi ahal dira. Agenda atalean eguneroko jarduerak zein ekitaldiak. Argazkiak eta bideoak klikatuz gero, udalak osatutako bildumetara sartzeko aukera dago. Idatzi Udalari gunean Legazpin hobetu daitezkeen gauzak iradokitzeko aukera dago eta aurki argazkiak zein bideoak bidaltzeko parada ere emango dute. Herriko elkarteen informazioa ematen duen atalean, haien webguneetara zuzenean sartu ahal da. Turismo mapan, bisitariei dagoen eskaintza eskura jarri diete eta geolokalizatu.

Zerbitzuek tokia dute aplikazioan eta udal zerbitzuetako izapideen katalogoa nahiz bilatzailea gehitu dizkiote. Parte har-tzeari dagokionean, Legazpin parte hartze prozesuak daudenean aktibatuko dela iragarri du Koldobike Olabidek. Hilberrien atala gehitu dute, baita telefono interesgarrien zerrenda ere. Garraio publikoen informazioa eskura ipini dute; Junetorri, Legazpi barruan dabilen autobus zerbitzuarena barne. Azkenik, aplikazioak jasotzen duen atalen artean, eguraldi iragarpenarena ere badago.

Udala modernizatzen

Olabidek, bidenabar, oharrak jasoko direla adierazi du, «interesgarritzat joko diren oharrak jasoko dira, hala nola, eguraldiaren gaineko alertak, kale mozketak eta halakoak».

Udaleko jarduna eta informazioa legazpiarrei gerturatzeaz gain, aplikazioak Legazpiko Udalaren «modernizazio prozesuaren» ildotik doala gehitu du.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Iruzkinen atala

Azken 3 egunetako irakurrienak

1

Kronometroak birrindu egin dituzte

2022/05/21
Goierri
2

"Merezitako" ospakizuna oparitu diote Ansoategiri

2022/05/21
Lazkao
3

Maiatzak 21, San Blas

2022/05/21
Idiazabal
Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna izateagatik, orain HITZAkide egiten bazara katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut
HITZA PDFan

KORONABIRUSAREN garaian guztiok ongi informatuta egoteko, HITZA PDFan deskargatzeko aukera zabalik dago HITZAkide ez direnentzat ere.

HITZA eskuratzeko, nahikoa da zure helbide elektronikoa sartzea.

Bidali botoian klik egiten duzunean, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, eta, mezu horren bidez, helbidea zuzena dela baieztatuko duzu. Hor bertan, hemeroteka eremura bideratzeko esteka topatuko duzu, eta, hor, edozein ale deskargatzeko aukera izango duzu.

*Mezurik jaso ez baduzu, baliteke ‘spam’ karpetan egotea.

 
 
 
 
 
Bidali
 
Mezu bat bidali da zure posta elektronikora.