Tutti Frutti jazz taldeak Beasainen joko du bihar.
Igartza Musikaren barruan, bihar, 19:00etan, Donostiako Tutti Frutti jazz taldeak kontzertua eskainiko du Beasaingo Igartzako Jauregian. Jazz modernoa egiten dute Txintxo Gonzalez de Galdeano beasaindarrak (pianoa), Jose Mari Mujikak (bateria), Patxi Villanuevak (kontrabaxua), Ramon Irizarrek (saxo tenorea) eta Jose Mari Dorronsorok (tronpeta).
Bahia lehenengo diskoa kaleratu dute.