Aurtengo Goierriko Rallysprintaren aldeko bertso afaria
LAZKAO // Bertso Aphari Scrach izena jarri diote Lazkaomendiko Lartxai elkartean egingo duten afariari. Goierriko Rallysprinta martxoaren 17an jokatuko da eta laguntzeko asmotan antolatu dute bertso afaria datorren ostiralerako. Igandera arte daude azk...
LAZKAO // Bertso Aphari Scrach izena jarri diote Lazkaomendiko Lartxai elkartean egingo duten afariari. Goierriko Rallysprinta martxoaren 17an jokatuko da eta laguntzeko asmotan antolatu dute bertso afaria datorren ostiralerako. Igandera arte daude azken tiketak salgai, 30 euroan. Abestuko duten hiru bertsolariak Iban Urdangarin, Iker Zubeldia eta Aratz Igartzabal dira.