Iker Markinez eta Ramuntxo Berria sukaldariak bihar Seguran
Iparra-Hegoa kultur astea martxoaren 12an hasiko bada ere, giroa berotzeko helburuarekin, bi ekitaldi egingo dituzte aste honetan Seguran. Bihar, 19:00etan, sukaldaritza izango da hizpide, Donibane Lohizuneko (Lapurdi) Ramuntxo Berria eta Ormaiztegiko ...
Ostiralean, bestalde, Maddi Zubeldiak eta Bernadete Irazokik Oroitzen naizeno antzezlana eskainiko dute Botikaxaharren.
Txartelak salgai
Gazteak Euskal Herrian da aurtengo Iparra-Hegoaren gaia eta martxoaren 12an, 13an eta 14an, 19:00etan, kultur etxean, gazteekin lotutako gaiak jorratuko dituzte. Ostegunean, bertso afaria izango da Amets Arzallus eta Iker Zubeldia bertsolariekin eta igandean herri bazkaria. Bi otorduetarako txartelak salgai jarriko dituzte ostegunetik aurrera, Elorripen, 18 euroan; langabeatuek, 12 euroan.












