Zumarragako olinpiadak baditu finalistak
Larunbatean Kirolzale Herri Olinpiadetako finalaurrekoak jokatu ziren Argixaon. Parte hartzaileek bost atletismo proba egin zituzten. Sei talde sailkatu dira finalera. Gizonezkoen eta talde mistoen kategorian, APV-Igartua Burdindegia, EMTF-Informa Energia eta RMF-Aitube Berri. Emakumezkoen kategorian, berriz, Zero Zero-Oleta Berri, LMIX-Loidi Galdaragintza eta Olinpi-hadak-Osane taldeak sailkatu dira finalera. Finala asteazkenean jokatuko da, 18:30ean, Zumarragako plazan.
Finalaurrekoetan, taldeek bost atletismo proba egin zituzten: 100 metroko lasterketa, luzera-jauzia, baloi medizinalaren jaurtiketa, 800 metroko lasterketa eta 4×400 metroko erreleboa. Hamabi taldek parte hartu zuten: zortzi mutilek osatutakoak edo mistoak eta lau neskek osatutakoak. Atletismo jardunaldia Argixao atleten klubarekin elkarlanean prestatu dute antolatzaileek.














