Euskal Kantu Txapelketa Two More bikoak irabazi du, Lazkaon
Areria antzokia entzulez gainezka zela, astelehen arratsean izan zen Lazkaon IV. Euskal Kantu Txapelketa. Lazkaoko Txiki Musika Eskolak antolatu du, ikastetxearen kultur asteari ekiteko. Eskolako ikasle direnek zein ez direnek parte hartu dute, eta guz...
Ane Azkaratek eta Joane Larreak osatutako Two More bikotea da txapeldun. Twin Melody ordiziarren abesti baten bertsioa euskaratuta interpretatu zuten: Beti zinen zu. Gitarra batekin, bi ahotsetara abestu zuten.
Entzuleek ere izendatu zuten euren gustukoena, irteeran botoa emanda. Biharko konbo taldeen kontzertuan jakinarazi dute sari hori norentzat den.
Bi kontzertu, gaur
Musika eskolaren kultur asteko ekitaldiek gaur jarraituko dute. Trakamatraka taldeak musika-tresna birziklatuekin saioa egingo du, gaur. Bi saio izango dira, Arerian: ikastolatko umeentzat (LH2tik LH5erakoak) 14:30ean, eta herritar ororentzat 17:00etan.
Ondoren, Harkaitz Minerrek Biolina eta zapatak kontzertu didaktikoa joko du 19:00etan, kultur etxean. Herritar guztientzat irekia da hori ere.













