M-8ren harira azken hitzaldia bihar da, emakumeak arteaz
Martxoaren 8ko Emakumearen Egunaren harira Lazkaon ondutako egitaraua bihar bukatuko da. Emakumea eta artea gaia lantzeko mahai-inguru bat egingo dute lau emakumek, 18:00etan hasita, kultur etxeko aretoan.Kari Eztala jostuna, Maider Urretabizkaia margo...
Kari Eztala jostuna, Maider Urretabizkaia margolaria eta Nerea Barandiaran musikaria izango dira hizlari gonbidatuak, euren esperientzia kontatzeko. Maddi Garmendiak gidatuko du solasaldia.
Berdintasun Batzordeak antolatua
Lazkaoko Udalaren Berdintasun Batzordeak biharko hitzaldiarekin bukatuko du M-8ren harira bigarren urtez antolatu duen zikloa. Herriko zortzi elkartetako kideek parte hartzen dute taldean.