Osinalde elkarteko 42. mus lehiaketa gaur jokatuko da, Gabirian
Gabiriako Osinalde elkartean gaur izango da bertako 42. Mus Lehiaketa. Izen-ematea 20:30etik 21:00etara egin behar da, eta jokoa gaueko bederatzietan hasiko da. Hiru ustelera eta zortzi erregera jokatuko da, eta ez da 31 errealik onartuko.Bikoteko bate...
Bikoteko batek, gutxienez, gabiriarra izan behar du, parte hartu ahal izateko. 20 euro da inskripzioa, baina 18 urtetik beherakoei 10 euro kobratuko zaie.
Lau sari eta opari bat
Bikote irabazleak arkume bat eta bi botila xanpain jasoko ditu saritzat. Bigarrenak bi legatz eta bi botila txakolin; hirugarrenak, bi txuleta 800 gramokoak eta bi botila ardo; eta laugarrenak bi oilasko lumagorri eta bi botila sagardo.
Sarituetatik kanpora geratzen diren bikoteen artean bi saski zotz egingo dituzte, bukaeran.













