Kalte material handiak Muñoak suteagatik
Sutea izan zen herenegun Idiazabalgo Muñoa baserrian. Ez zen zauriturik izan, inor ez baitzen bizi etxean. Suak, hala ere, kalte material nabarmenak eragin ditu, izan ere, suak eraginda teilatua behera etorri da. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ...

Sutea izan zen herenegun Idiazabalgo Muñoa baserrian. Ez zen zauriturik izan, inor ez baitzen bizi etxean. Suak, hala ere, kalte material nabarmenak eragin ditu, izan ere, suak eraginda teilatua behera etorri da. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak aditzera eman duenez, 05:30ean piztu zen sua mendialdean dagoen baserrian eta suhiltzaileek itzali zuten.Oraindik gertatutakoa ikertzen ari dira.