Udaberriko kontzertu eskaintza betea izango da Legorretan
Udaberriko kontzertu eskaintzarekin dator Legorretako Udala. Lau kontzertu eta apustu bertsotu bat izango dira udaberrian Legorretako Herri Antzokian.Apirilaren 13an, ostirala, izango da lehenengo emanaldia. Hiri Galduak eta Libe taldeen kontzertua iza...
Udaberriko kontzertu eskaintzarekin dator Legorretako Udala. Lau kontzertu eta apustu bertsotu bat izango dira udaberrian Legorretako Herri Antzokian.
Ruper Ordorika.
Apirilaren 13an, ostirala, izango da lehenengo emanaldia. Hiri Galduak eta Libe taldeen kontzertua izango da 22:30etik aurrera.Bigarren emanaldia, apirilaren 27an izango da. Egun horretan Ruper Ordorika izango da Legorretako antzokian 19:30ean, eta kontzertua eserita ikusteko aukera egongo da.
Maiatzaren 4an, berriz, EH Sukarrak joko du, 22:30ean hasita. Ekainaren 8an, bertsoz girotutako apustu bat izango da Odei Lopez legorretarraren eta Imanol Iruarriz ordiziarraren artean. Azkenik, ekainaren 15ean, Zesura eta Agresion Verbal taldeen kontzertua izango da.
Lau kontzertuetarako bonoak eskuratu ditzakete legorretarrek; %25eko deskontua izango dute langileek (15 euro balio du), eta %50ekoa adin txikiko, ikasle, langabe eta jubilatuek (10 euro). Udaletxean eta kultur etxean salgai daude bonoak
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.