Aritz Urra lazkaotarrak lau domina lortu ditu pistako Espainiakoan
Asteburuan Tafallan (Nafarroa) jokatu diren Espainiako Pistako Txirrindulari Txapelketetan, jardun bikaina osatu du Aritz Urra Garmendia txirrindulari lazkaotarrak. Lau domina kolkoratu ditu, junior mailan: urrezkoak hiru, eta zilarrezkoa bat.Miguel In...
Miguel Indurain Belodro-moan lehiatu dira estatu osoko selekzioak, erkidegoka. EAEko federazioaren taldeak eskuratu ditu domina gehien. Juniorretan ere erabateko nagusitasuna izan dute euskaldunek, denera 23 dominarekin (8 urrezkoak).
Bakarkako lanetan, Urrak hiru domina atera ditu. Abiadura proban eta keirinean irabazle suertatu zen, bietan Ekain Jimenez selekziokidea atzetik zuela.
Errepidean ere ondo
Kilometro bateko banakako erlojupekoan zilarrarekin konformatu behar izan du Urrak; kasu horretan Jimenezek kendu zion lehen postua. Hirugarren urrea, taldekako abiaduran lortu du.
Pistan ezezik, errepidean ere bikain hasi du urtea. Martxoaren 4an Errenteria Hiriko 34. Saria irabazi zuen Ampoko ziklistak.













