Bareaken '10 kafe eta hurrengoa gure kontu' kanpaina
Bareak Merkatarien elkarteak kanpaina berria jarri du martxan: 10 kafe eta hurrengoa gure kontu. Elkarteko Basakana, Bodega Riojana, Kuluxka, Plazape, TPT eta Xerbera tabernetan eta kafetegietan bonoak banatuko dituzte bezeroan artean: «Bono hauek 10 ...
Bareak Merkatarien elkarteak kanpaina berria jarri du martxan: 10 kafe eta hurrengoa gure kontu. Elkarteko Basakana, Bodega Riojana, Kuluxka, Plazape, TPT eta Xerbera tabernetan eta kafetegietan bonoak banatuko dituzte bezeroan artean: «Bono hauek 10 hutsune dituzte eta bezeroek kafe bat hartzen duten bakoitzean zigilu bat jarriko zaie. Behin 10 ziigilu lortuta, hau da 10 kafe kontsumituta, hamaikagarrena doan izango da». Atzo hasi zen kanpaina eta izakinak agortu arte iraungo du. Kanpainarekin eguneroko bezeroak saritu nahi dituzte.