Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Ekimena egitasmoan parte hartu dutenen erdiak lana aurkitu dute

Goierri
Ekonomia

Zumarragako Udalak Ekimena egitasmoa jarri du abian langabetuei lana bilatzen irakasteko eta parte hartu dutenen erdiak lana aurkitu du: hamalau lagunetik zazpik. Ekimena urrian jarri zuten abian. Sei hilabete horietan

2018/04/17
Otamotz.com Urretxu-Zumarraga
Zumarragako Udalak Ekimena egitasmoa jarri du abian langabetuei lana bilatzen irakasteko eta parte hartu dutenen erdiak lana aurkitu du: hamalau lagunetik zazpik. Ekimena urrian jarri zuten abian. Sei hilabete horietan langabetuek taldean lan egin dute, lana bilatu dute, enpresekin harremanetan jarri dira, inteligentzia emozionala landu dute, helburuak finkatu dituzte, autoestimua eta formazioa hobetu dituzte… Lan merkatuak eskatzen dituen konpetentziak garatzeko tailerrak ere egin dituzte: talde lana, marka pertsonala, inteligentzia emozionala eta saltzeko gaitasuna, lan elkarrizketa, autoestimua… landuz. Bi taldetan Lana bilatzeko orduan, bi taldetan banatuta lan egin dute: bata komunikazioaz eta eta marketinaz arduratu da, eta bestea giza baliabideez. Enpresa baten moduan lan egin dute: taldeko kideak ezagutzera eman dituzte eta horretarako webgunea, bloga eta Facebook orria sortu dituzte. Gainera, enpresekin harremanetan jarri dira eta eskaintzak jaso dituzte. Hamalautik zazpik lana aurkitu dute. Gainontzeko guztiak lana bilatzen ari dira, sei hilabete hauetan ikasitako guztia erabiliz. Lana bilatzen ikasteaz gain, jarrera aktiboagoa eta baikorragoa eskuratu dute. Lana aurkitu duenetako bat Saida Abara da. Marokoarra da jaiotzez, eta 35 urte ditu. 15 urte daramatza gure artean. Orain arte zaintzaile eta sukaldari lanetan aritu da, eta Ekimena egitasmoari esker zaintzaile bezala lan egiten ari da. Etxeko lanak ere egiten ditu. «Ikastaroan asko ikasi dut: indartsuagoa sentitzen naiz, elkarrengandik ikasi dugu…», aipatu du. Zumarragako Udalak egitasmo honekin jarraitzeko asmoa du. Horretaz gain, merkatariei diru-laguntzak eman behar dizkie, lokal hutsak ekintzaileen esku jarri behar ditu, merkatarien artean belaunaldi aldaketa bultzatu behar du, izaera berritzailea duten enpresei laguntza eskaini behar die… Zumarragako langabezia tasa %11,5ekoa da. Azken urtebetean %1,8 jaitsi da, baina oraindik Goierri garaiko altuena da.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut