Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Feminismoaren hazia musikaren bidez erein

Goierri
Orokorra

Egungo eszenan ohikoa ez den taldea da Erein. Beste batzuen artean betiko euskal kantak jotzen badituzte ere, lau neska gaztek osatzen dute, ...

2018/04/17
Goierriko Hitza

EreinEgungo eszenan ohikoa ez den taldea da Erein. Beste batzuen artean betiko euskal kantak jotzen badituzte ere, lau neska gaztek osatzen dute, eta hori da taldearen berezitasunetako bat. Horrez gain instrumentu ugari jotzen dituzte; saxofoia, ukelelea edota txirula irlandarra, besteak beste. Iaz kontzertu mordoska eman zituzten, eta maiatzean Legazpiko Santikutz jaietan ere izango da haiek entzuteko aukera.

Ane Galartza (Zizurkil, 1998), Malen Urbegain (Legazpi, 1998), Amaiur Irastorza (Hendaia, 1998) eta Lide Alcalde (Beasain, 1998) Euskal filologia ikasketak egiten ari dira Gasteizen,  eta horrela ezagutu zuten elkar. Musika ikasketak dituzte laurek, eta hainbat instrumentu jotzen ere badakite. «Modu oso naturalean hasi ginen», argitu du Alcaldek. «Parrandan geundela, arratsalde batean elkartu eta abesti batzuk jotzeko gelditzeko proposamena egin genion elkarri, eta horrela hasi ginen». Arratsalde bateko plana zirudien hartatik ordea, Erein musika taldea sortu zen orain dela urtebete.

Taldearen izenak ere badu zentzu berezia; «Naturan, hazia erein erabili ohi da, eta taldearen izena hortik dator».

Feminismoa aldarri

Erein taldeko laukoteak bere musika eta hitzekin lantzen dituzten gaien artean feminismoa dago. «Ez da kasualitatea taldea lau emakumek osatzea» adierazi du beasaindarrak. Azken finean, «gu laurok oholtza ganean egote hutsa aldarrikapen bat da», Alcaldek nabarmendu duenez. «Oholtzak eremu publikoa irudikatzen du, eta guk osoki hartzen dugu».

Musika lasaia lantzen dute eta publikoa ere emanaldiaren parte aktibo da. Feminismoaren harira, «beharbada, aldarrikapen hori ikusgarriagoa izango litzateke beste musika mota bat eginda, baina hala ere, oholtza gainean laurok egoteak badu bere esanahia».

Etorkizunari begira «bide beretik jarraitzea» da asmoa, «horrela gozatzen» dutelako.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut