2007, 2008 eta 2009 urteetan jaiotako Goierriko neskak gonbidatu dituzte.

2007, 2008 eta 2009an jaiotako Goierriko neskak gonbidatu nahi ditu Goierri Gorri futbol taldeak, ate irekien jardunaldira eta entrenamendura. Igandean izango da jardunaldia, 10:00etan, Beasaingo Loinatz futbol zelaian. Goierri Gorriren esanetan, «konpromiso- rik gabeko ekitaldi bat da, hau da, probatu ostean ez dago izena emateko inongo obligaziorik». Informazio gehiagorako telefonoa: 659 85 92 75.