Etxezarreta eta Iriarte garaile trikiti txapelketan, Lazkaon
LAZKAO // Lazkaoko II. Trikitilari Gazteen Txapelketa Ane Etxezarreta soinu jotzaile olaberritarrak eta Sara Iriarte pandero jotzaile billabonarrak irabazi dute. Larunbatean jokatu zen, plazako frontoian, Lazkao Txiki Musika Eskolak antolatua. Bigarren...
LAZKAO // Lazkaoko II. Trikitilari Gazteen Txapelketa Ane Etxezarreta soinu jotzaile olaberritarrak eta Sara Iriarte pandero jotzaile billabonarrak irabazi dute. Larunbatean jokatu zen, plazako frontoian, Lazkao Txiki Musika Eskolak antolatua. Bigarren Irati Artzelus-Josu Garmendia eta hirugarren Beñat Iturriotz-Maialen Ugalde izan ziren. Zazpi bikote ziren. Epaile Kristina Peña eta Amaia Artza aritu ziren, aurkezle Leire Zumeta.