Iraitz Zubizarreta: «Goierri pilotaren arloan momentu ona bizitzen ari da gaur egun»
Ostiralean Ataunen jokatu zuen pilotari profesionalekin lehen partida Iraitz Zubizarretak (Aia, Ataun, 1999). Aurretik, frontoia hutsik artean, lehena, oraina eta geroa xehetu ditu, oinak lurrean.Lehen mailako pilotariekin zara Ataunen. Profesionaletak...
Profesionalekin askotan aritzen zara? Azken urteotan, egin ditut saio batzuk. Entrenatzen aritu naiz. Partiden arabera antolatzen dituzte entrenamenduak, eta astean behin edo joaten naiz frontoira. Fisikoa ere egiten dugu. Ikasten ari gara oraindik, eta asko geratzen da. Baina oso gustura; niretzat esperientzia ona ari da izaten, beti ikasten da zerbait. Nabari da Goierriko pilota eskolak lan polita egiten ari direla. Bai Ataungoa, bai Lazkaokoa. Nola ikusten dituzu? Bai. Ataungo eskolan, pilotariak txikiak direnetik ondo ari da lanean. Gero hori Herriartekoan islatzen da, azken urteetan aurrera ailegatzen ari da eta. Pilota zaletasun handia dago Ataunen, bai Jon Anderrekin, eta bai behetik datozen denekin. Lazkaokoa klub handia bihurtzen ari da, Goierri mailan bai, baina baita Euskal Herri mailan ere. Txapelketa handietan ikusten da Lazkaoko ordezkaritza. Egia esan, Goierri pilota munduan momentu ona bizitzen ari da. Lazkaoko Lapke elkartearekin segitzen duzu jokatzen, ezta? Bai. Batzuetan Aspekoekin entrenatzen dut, eta Lazkaoko klubean, noski. Txapelketak Lapkerekin jokatzen jarraitzen dut. Ataunen, zein frontoi duzu gustukoen, entrenatzeko eta? Entrenatu ez dut egin Ataunen, ia. Baina ordu gehien Aian sartu ditut. Herriartekoa jokatzen dugunean, tokatzen zaigu San Martingo frontoi honetan jokatzea. Zoru azkarreko frontoia da, eta hemen, erasotzen duenak abantaila izaten du. Anaia Beñat ere pilotan ibiltzen da. Gazteagoa da hura. Bai, 13 urte beteko ditu maiatzean. Ni baino gazteagotan hasi zen pilotan, gainera. Zaletasun handia dauka, eta orain arte emaitza onak lortu ditu kategoria txikietan. Ondo dabil. Olaizola anaiak bezala, urte gutxi barru Zubizarreta anaiak ikusiko zaituztegu frontoian? Haiek historiako bi anaia onak izan dira, batez er Aimar. Dagoen pilotari onenetakoa izan da, eta orain ere hala segitzen du. Bi anaia horiek urruti ikusten dira. Baina guk gurean segituko dugu. Ondo gabiltza, eta gustura. Aurrelaria zara. Zein arma dituzu zorrotzenak? Pilotari indartsua naizela esango nuke. Aurreko saltsan nahastea gustatzen zait, hortik tantoa ateratzea eta errematatzea. Nik uste dut hori egiten dugula ondoena. Pilotarien artean, erreferentzia gisa, zein dituzu izarrak? Betidanik Irujo zalea izan naiz. Pena izan da nola utzi behar izan zuen. Baina asko eman dio pilotari. Orain, profesionalekin entrenatzen aritzen naizenean, denengandik ikasten da zerbait; baina Jokin Altuna badaukat erreferente modura. Nola jokatzen duen asko gustatzen ziat.«Egunetik egunera entrenatu, partidak jokatu eta gozatzen saiatzen naiz»
«Betidanik Irujo zalea izan naiz. Gaur egun, Jokin Altuna asko gustatzen zait»