Kepa Lasa: «Teknikoki jokalari onak ditugu, baina gakoa aldagelan dago»
Bi jardunaldiren faltan mailaz igotzeko kanporaketetarako sailkatu nahi du 3. mailako taldeak. Asteburuan gipuzkoarren arteko derbia dute Loinatzen Lagun Onaken aurka.Denboraldi amaiera bertan da, eta balorazioa egiteko goiz izan liteke, baina play-off...
Bi jardunaldiren faltan mailaz igotzeko kanporaketetarako sailkatu nahi du 3. mailako taldeak. Asteburuan gipuzkoarren arteko derbia dute Loinatzen Lagun Onaken aurka.
Denboraldi amaiera bertan da, eta balorazioa egiteko goiz izan liteke, baina play-offerako borrokan zabiltzate.
Bai, azken finean oso ondo hasi ginen lehiatzen, ilusio handiarekin eta partida asko irabazten. Ondoren, hainbat arrazoirengatik txakalaldi bat izan genuen, baina gorako bidea hartzen jakin genuen berriro. Azkenik, hilabete honetan beherako bidea hartu dugu zoritxarrez.
Hala ere, taldeak duen balioa aldagela bera da, beraz hori oinarri izanda, indarra bertatik hartu behar dugu helburua lortzeko.
Denboraldia luze egiten ari al zaio Beasain KE-ari?
Bai, gora-behera askokoa izaten ari da aurtengo denboraldia. Jokalariek lesio gogorrak jasan dituzte urte guztian zehar eta taldeak nabaritu du hori. Iaz amaierara energia eta indar izugarriarekin iritsi ziren bezala, aurten kontrakoa gertatzen ari dela uste dut.
Azken unera arte aukerak izatea da orain helburu.
Igandeko partida inflexio puntu bat izan liteke taldearentzat baina amaieraraino berdin borrokatu behar dugu. Orain arte bezala lehiatuz eta maila emanez hartu behar dira gelditzen diren bi partidak. Pasa den igandekoa igarota, datozenak bi final bezala begiratu behar ditugu. Lehen partida etxean dugu, Lagun Onaken aurka, eta bigarrenean Sodupera bidaiatuko dugu.
Asteburu honetan gipuzkoarren arteko derbia jokatuko da, Lagun Onak etorriko da Loinaz zelaira.
Azpeitiarrek jokoan ezer ere izango ez duten arren, derbia da eta guztiok irabazi nahi dugu hori, sailkapenetik harago.
Esan didatenaren arabera, Lagun Onak ere justu antzera iritsi da denboraldi amaierara, lesioengatik. Baina parekotasun askoko lehia izango da eta etxean jokatzen dugula erakutsi behar da berdegunean.
Gogor egin beharko zaie etxean ezta?
Egiari zor, orain arte etxean ez dira nahi adinako emaitzak lortu. Urtzi Arrondo entrenatzailearekin aipatzen nuen nik lehen: «This is Loinaz». Partida asko irabazten hasi ginen, joko ona erakutsiz eta konfidantza lortuz.
Azken aldian, berriz, hainbat arazo medio, berdinketa eta porrot bat baina gehiago pilatu dira. Hala ere Loinazen erosoago sentitzen da taldea, joko ona eginez. Zelaia beste asko baina handiagoa da, erregularra da, belarrak ere ez du zer ikusirik… Etxean sendo sentitzen gara.
Play-off postuetako sailkatzea izan ohi da denboraldi hasieran jarrri ohi duzuen helburua. Kaniketan galtzea ere ez zaigu gustatzen. Borrokatuko dugula garbi dugu eta edozer izan liteke helburu. Meta errealagoak ere jarri behar dizkiogu gure buruari ordea. Dinamikak erakutsi behar digu bidea, eta aurtengoan ere play-offak gertu ditugu. Iaz mailaz igotzetik gertu izan ginen eta, ondorioz, aurten kanporaketetara iritsi nahi genuen hasiera batetik. Aurreko urtean gainera, ez Beasain KE-ak soilik, herriak berak zuen ilusioa eta gozamena ikaragarria izan zen. Hori bera lortzea guztiori gustatuko litzaiguke. Dinamika horrek sortzen duen giroa ere klubarentzat onuragarria al da? Noski, jendeak ematen dion bizitasuna eta identitatea behar ditu Beasain KE-ak, herritarren artean elkartasun bat sentitzea kirol zein klubarekiko. Horren adibide garbia da iaz Xixonen gertaturikoa. Galdu eta mailaz igotzea lortu ez bagenuen ere, asko irabazi genuen egun hartan. Bertaratu ziren 300 zaleak harro itzuli ziren bidaiatik. Taldearekin batera, klubarekin batera, Beasain elkartu bat ikusi baikenuen. Egoera hobea izan da denboraldian zehar, goiko postuetan izan baitzarete. Lehen postu guztietan izan da taldea, lehenengotik hasi eta ondorengo guztietara arte. Amaieran beheruntz joan gara eta dinamika hori puskatu nahi dugu. Hala ere, esan behar da, gainerako talde askoren aurkako partidetan aldeko emaitzak lortu ditugula eta horrek ere ematen duela nolabaiteko esperantza. Gainera goian diren taldeek ere elkarren aurka jokatu behar dute azken txanpa honetan. Beraz guk, guri dagokigunean, borrokatuko dugu. Lesioek baldintzatu al dute taldearen norabidea? Pablo Balerdiren lesioarekin hasi ginen beldurtzen, taldeari futbolean eginarazten dionetakoa delako. Kaxeren fitxaketa etorri zen gero, taldeko goleatzailea izanik ere min egin zuen horrek. Ondoren Ion Iturberen eta Ivan Claverren lesioak iritsi dira. Min hartuta diren gehiago ere badira egun. Burua hotz izatea ere zaila da horrelako egoeretan, baina ahalegin berezia egin beharko dugu denon artean amaiera biribila izan dezagun. Taldeak arlo psikologikoan du lana orain, modu positiboan pentsatu behar dugu. Beraz, taldearen indarra da orain inoiz baina garrantzitsuagoa? Beasainen indarra talde bat izatean datza. Teknikoki jokalari onak ditugu noski, baina aldagelan dago gakoa. Gainontzeko taldeekin alderatuz, hemen sortzen den giroa da gure abantaila nagusia eta horri atera behar diogu zukua. Jarraitzaileen bultzadak ere eragina izango du. Iganderako autobusak ere antolatu zenituzten. Portugaleterako zaleen indarra behar genuen partida oso erabakigarria zelako. Kopuruak azken finean berdin du, taldeak babesa sentitzea da garrantzitsuena. Etxean errazagoa da bertaratzea, hori badakigu. Denboraldian zehar bertaratu diren zaleak ere gozatzea nahi dugu azken txanpa honetan. Kanpora joan direnak zein Loinatzera gerturatu direnak badakit harro sentituko direla. Aldi berean, jokalariak eta kluba ere harro eta babestuta sentitzen dira jarraitzaileek emandako erantzunari dagokienez.«Jendeak ematen dion bizitasun eta elkartasuna behar ditu Beasain KE-ak»
«Taldeak modu positiboan pentsatu behar du, arlo psikologikoa landuz»
Beasainek galdu egin du asteburuan Portugaleterekin
Beasainek partida garrantzitsua zuen asteburuan, play-offetako sailkapenari begira. Portugalete ordea, ligako oilarretako bat da, eta sendo eutsi zion etxean. Partidako hiru golak aurreneko zatian iritsi ziren, 2-1 etxekoen alde. Beasainek ez zuen berdinketaren gola egiten asmatu. Matematikoki oraindik play-offetarako sailkatzeko aukera badu ere, azken txanpa aldapa gora jarri zaio Beasaini. Datozen bi partidak irabazi, eta Sestao?Riverrek egiten duenaren zain egon beharko baitute.













