Bizikleta zirkuitua egiten ari dira Idiazabalen
Bizikleta zirkuitua egin dute Idiazabalen, Pilarenea parkearen atzeko aldean zegoen zelaian. Horrela jakinarazi du Ioritz Imaz Idiazabalgo alkateak Facebook sare sozialaren bidez. Eremua egokitzeko makinak orain dela astebete hasi ziren lanean, eta de...
Bizikleta zirkuitua egin dute Idiazabalen, Pilarenea parkearen atzeko aldean zegoen zelaian. Horrela jakinarazi du Ioritz Imaz Idiazabalgo alkateak Facebook sare sozialaren bidez. Eremua egokitzeko makinak orain dela astebete hasi ziren lanean, eta denbora gutxian erabiltzeko moduan egongo da. Alkateak berak adierazitakoaren arabera, eremua «polita» geratuko da.