Irteera antolatu dute iganderako Ordiziako Mendizaleek
ORDIZIA // Irteera antolatu dute Ordiziako Mendizaleen Elkartekoek, datorren iganderako, ekainaren 3rako. Larraiztik, Txindoki aldera egingo dute, handik Ganbo Txikira eta Ganbora ondoren. Ohiko tokitik 07:30ean aterako dira.













