Euskara sustatzeko haur eta familientzat jolasak Ordizian
EUSKARA // Ordiziako Udalak eta Urtxintxa eskolak, Zabu Zibu izeneko egitasmoa antolatu dute aurten ere. Egitasmo honek, kalean eta parkeetan euskararen erabilera handitzea du helburu. Horretarako, hilaren 7an, 14an, 21ean eta 28an, 18:00etatik 19:00et...
EUSKARA // Ordiziako Udalak eta Urtxintxa eskolak, Zabu Zibu izeneko egitasmoa antolatu dute aurten ere. Egitasmo honek, kalean eta parkeetan euskararen erabilera handitzea du helburu. Horretarako, hilaren 7an, 14an, 21ean eta 28an, 18:00etatik 19:00etara Ordiziako Plaza Nagusian, jolas saioak burutuko dituzte dinamizatzaileen laguntzarekin. Bi eta bost urte bitarteko haurrak eta euren familiak daude gonbidatuta.