San Joan eguneko festa antolatzeko bilera gaur
IDIAZABAL // Ekainean sartuta, gainean da San Joan bezpera eta urteroko suaren inguruko jaia antolatzeko bilera deitu dute Idiazabalen. Gaur, asteartea, elkartuko dira, arratsaldeko 19:00etan. Hitzordua udaletxeko areto nagusian izango da. Udalak, her...
IDIAZABAL // Ekainean sartuta, gainean da San Joan bezpera eta urteroko suaren inguruko jaia antolatzeko bilera deitu dute Idiazabalen. Gaur, asteartea, elkartuko dira, arratsaldeko 19:00etan. Hitzordua udaletxeko areto nagusian izango da. Udalak, herritar guztiei luzatu die gonbidapena, gaurko bileran parte hartu eta ekarpenak egiteko, eta horrela, guztien artean antolatutako festa egiteko.