Otaegi eta Zarrabeitia Euskadiko txapeldun
Gogor ari dira Ordiziako Txapagain pilota taldeko pilotariak. Oraingo honetan, alebin mailako bikoteetako bat Euskadiko txapeldun izendatu ditu. Aratz Otaegi eta Ioritz Zarrabeitia dira Euskadiko txapeldun eskuz binakako errendimenduan. Arabako ordezk...
Gogor ari dira Ordiziako Txapagain pilota taldeko pilotariak. Oraingo honetan, alebin mailako bikoteetako bat Euskadiko txapeldun izendatu ditu. Aratz Otaegi eta Ioritz Zarrabeitia dira Euskadiko txapeldun eskuz binakako errendimenduan. Arabako ordezkarien aurka maiatzaren 27an jokatu zuten Arrasateko Uarkape pilotalekuan eta Ordiziakoak 18-5 gailendu zitzaizkien.