Kontakizun laburren lehiaketako sari ematea egingo du Kimetzek
Ordiziako Kimetz Emakume Elkarteak urtero antolatzen duen literatur lehiaketako sariak banatuko ditu bihar ostirala. Aurtengoa 24. edizioa da eta 18 urtetik gorako herritarrek parte hartu ahal izan dute.Sarituko diren kontakizun laburrak, lan orijinal...
Sarituko diren kontakizun laburrak, lan orijinalak izango dira guztiak, gai librekoak, bost eta hamar orri bitartekoak eta euskaraz zein gaztelaniaz idatzitakoak.
Sari banaketa ekitaldia osatzeko, Tenpora taldearen kontzertua ere izango da. Sari banaketa Barrena kultur etxean, 22:00etan hasiko da, eta segidan egingo du Tenporak emanaldi akustikoa. Esperientzia zabaleko bost musikarik osatzen dute Tenpora eta pop-jazzeko proiektu bat da.













