Kutuntasuna herrian eta liburu artean irabazia
Legorreta sorlekuari 2017ko martxoaren 19an eman zion bere heredentzia Patxi Ezkiaga Lasak (Legorreta, 1943-9-12 Donostia, 2018-6-29). Urrutiko lur hauek azken liburua, herrian oinarritua, legorretarrei eskaini zien, aurkezpen ekitaldian omenaldia jas...
Ostiralean hil zen, 74 urterekin, gaixotasun baten gatibu. Legorretako herriak aspalditik zion mirespena Ezkiagari: 2002an herriko seme kutun izendatu zuten; herriko kultur etxeari haren izena jarri zioten; eta 2015ean estreinatutako herriko ereserkiaren letra idazteko ohorea ere izan zuen.
Literatura Cambridgen eta Oxforden, eta Historia Deustuan ikasi zituen. Salletar fraide zen, eta hiru ardatz horiengan finkatu zuen bizitza: Donostian irakasle, euskararen glotodidaktika ikertzaile 1970eko urteetan, eta literaturan urrezko luma. Poesia idatzi zuen, baita eleberria eta narrazioa ere. Klasikoak asko irakurri zituen Ezkiagak; bera haietako bat bihurtzeraino.













