Txirrindularitzaz ariko dira hiru herritar gaur
IDIAZABAL // Idiazabalgo Udalak antolatutako Tertulian saioen barruan, herriko hiru kirolarik txirrindularitzaren inguruko mahai-ingurua egingo dute gaur. Txirrindularitza barrutik lemapean, Lider Larrañaga, Josu Urrestarazu eta Aritz Imaz beraien esp...
IDIAZABAL // Idiazabalgo Udalak antolatutako Tertulian saioen barruan, herriko hiru kirolarik txirrindularitzaren inguruko mahai-ingurua egingo dute gaur. Txirrindularitza barrutik lemapean, Lider Larrañaga, Josu Urrestarazu eta Aritz Imaz beraien esperientziez eta txirrindularitzaren egungo egoeraz ariko dira. Saioa Idiazabalgo udaletxeko areto nagusian izango da, 19:00etan hasita.