Altamira auzoko festak gaur arratsaldean hasiko dira
Altamira auzoan prest dute guztia festak hasteko. Gaur, 17:00etan botako dute festen hasierako suziria eta igandera arte luzatuko dira. Adin guztietarako egitaraua prestatu dute. Gaur umeentzako jolasak, futbolin txapelketa, buruhandiak eta Novus Ordo ...
Altamira auzoan prest dute guztia festak hasteko. Gaur, 17:00etan botako dute festen hasierako suziria eta igandera arte luzatuko dira. Adin guztietarako egitaraua prestatu dute. Gaur umeentzako jolasak, futbolin txapelketa, buruhandiak eta Novus Ordo eta Correcaminos taldeen kontzertuak izango dituzte besteak beste.
Bihar, larunbata, lehiaketa ugari izango dituzte goizean. Arratsalderako, berriz, mus txapelketa eta apar festa antolatu dituzte, beste gauza batzuren artean eta iluntzerako, Drindots taldearekin dantzaldia.
Igandea festen azkeneko eguna da eta izango da zer egin Altamiran. Toka txapelketa, DJ Je- rryrekin dantzaldia eta festei amaiera emateko, sardinaren hileta izango dira, besteak beste.













