Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Marea urdina lanerako prest da

Beasain
Kirola

Bederatzigarren Ehunmilak ultra traila aurkeztu dute. Hilaren 13tik 15era jokatuko dira EHM, G2H eta MMM probak. 1.253 korrikalari eta 1.600 boluntario daude izena emanda

2018/07/06
Loinaz Agirre
Ehunmilak_2018 Korrikalariak eta boluntarioak prest daude. Astebete besterik falta ez denean, 9. Ehunmilak kirol festa aurkeztu zuen atzo Arrastakak Igartzako jauregian, bere babesle nagusiak ondoan zituela: Beasaingo Udalaren izenean Aitor Aldasoro alkatea, Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo Sailaren izenean Eneritz Toledo, Ternuaren izenean Imanol Muñoz eta EHko Mendi Federazioaren izenean Irati Anda. Arrastakarentzat esker oneko hitzak izan zituzten bertan bildutakoek. Aldasorok eskerrak eman zizkion Arrastaka taldeko Andoni Zubeldiari, «kirol ekitaldi huts bat baino gehiago den ekintza soziala» antolatzeagatik. Aldundiko Toledok ere, eskerrak eman zizkien kirol ekintza bat produktu turistiko bihurtzeagatik; «Gipuzkoa barru aldeko ohe guztiak hartuta daude». Eta mendi federazioko Andak eskerrak eman zizkien, Euskal Herriko ultra txapelketa jokatzeko horrelako lasterketak antolatzeagatik. Arrastakako Zubeldiak eskerrak eman zizkien bertaratu zirenei eta era batera edo bestera laguntzen dien enpresei, dendei eta boluntarioei «gure proiektuan sinesten» dutelako.   Captura de pantalla 2018-07-05 a las 17.31.29Elastikoak ere prest Ternuak ere aurtengo jantziak prest ditu. Boluntarioek elastiko clematis urdina jantziko dute; EHMk egingo duten korrikalariek jade berdea; G2Hkoek beltza; eta MMMkoek green lime berdea. Lasterketa amaitzen dutenek ere Ternuako txamarra bana izango dute opari, gizonezkoentzako eta emakumezkoentzako desberdinak. Aurtengo berrikuntzei dagokienean, korrikalariak non dabiltzan jakiteko geolokalizadore aplikazioa berritu dute. Era berean, webcam bidez, Zumarraga, Azpeiti, Tolosa, Etzegarate, Mutiloa eta Beasaingo irudiak ikusteko aukera izango da webgunean. Korrikalarien segurtasuna hobetzeko, aurten erizainak ere izango dira medikuen ondoan.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Hauteskundeak

Udal hauteskundeak Foru hauteskundeak
Mapa ikusi
Datu guztiak

Herri zerrenda

    Azken 3 egunetako irakurrienak

     

     

    Azken berriak

    Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

    Harpidetu

    Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

    Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

    Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

    Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

    • 943 16 00 56
    • goierri@hitza.eus
    • Oriamendi, 32 – BEASAIN
    • Nor gara
    • Argitalpen politika
    • Aniztasun politika
    • Pribatutasun politika
    • Cookieak
    Babesleak:
    Hasi saioa HITZAkide gisa

    Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

    HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

    Zure kontua ongi sortu da.

    Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

    Sartutako datuak ez dira zuzenak.
    Zure kontua berretsi gabe dago.
     
     
     
    (Pasahitza ahaztu duzu?)
     
     
    SARTU
     
    Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
    Sartutako datuak ez dira zuzenak.
     
    (Identifikatu)
     
     
     
     
    BIDALI
     

    Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

    HITZAkide izan nahi dut
    Aldatu zure pasahitza
    Pasa hitza ondo aldatu da.
     
     
     
     
     
     
     
    Aldatu
     
    Oraindik ez zara HITZAkide?

    Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

    Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

    HITZAkide izan nahi dut