Turbon eta Peña Montañesara irteera egingo du Arrastakak
Ekainaren 27an eta 28an egingo dute. Parte hartu nahi duenak ekainaren 23ko bilerara joan behar du.
Arrastaka Mendi Taldea Huescako Ribagorza eta Sobrabe eskualdeetara joango da ekainaren 27an eta 28an, hango bi mendi nagusienak igotzeko: Turbon (2.492 metro) eta Peña Montañesa (2.291 metro).
Ekainaren 27an Turbon igoko dute, Vilas del Turbonetik abiatuta ibilbide zirkularra eginez. “Mendi berezia da igoera honetan ezagutuko duguna, bakardadean kokatuta egoteaz gain, kondaira eta mito asko dituen mendia baita”, azaldu du taldeak.
Ekainaren 28an, berriz, Peña Montañesa igoko dute: “Ainsatik igarotzerakoan hainbat aldiz ikusi dugun karezko mendi puska hori da Peña Montañesa. San Victorian monastegiaren hondarretatik hasiko dugu igoera, Faixa Toro ikusgarritik igaro eta ikuspegi zoragarria eskaintzen duen gailurrarekin gozatuko dugu”.
Irteeran parte hartu nahi duenak ekainaren 23an 19:00etan Ehunmilak-Arrastakaren ehoitzan egingo den bilerara joan beharko du irteeraren xehetasunak zehaztu eta zalantzak argitzeko. Parte hartzeko derrigorrezkoa da mendiko federatu txartela izatea.













