Gipuzkoako txirrindularitza txapelketa bihar Legorretan jokoan
Erlojupeko proba izango da, Legorretatik atera eta Legorretan izango du helmuga. Junior mailako 11 taldek eta kadete mailako 17k parte hartuko dute deneraGipuzkoako erlojupeko taldekako txapelketa jokatuko da bihar larunbata, Legorretan. Bi kategoriata...
Erlojupeko proba izango da, Legorretatik atera eta Legorretan izango du helmuga. Junior mailako 11 taldek eta kadete mailako 17k parte hartuko dute denera
Gipuzkoako erlojupeko taldekako txapelketa jokatuko da bihar larunbata, Legorretan. Bi kategoriatako txirrindulariak arituko dira titulua eskuratzeko lehian, kadete eta junior mailatakoak, hain zuzen ere. Goizeko 09:30ean abiatuko da lehenengo taldea Legorretako plazatik.Txirrindularitza federazioak hala eskatuta, Legorretan jokatuko da bihar goizean, Gipuzkoako erlojupeko txapelketa. Kadete mailan 17 talde eta junior mailan 11 arituko dira. Goierriko Ampo taldeak ere parte hartuko du biharko jardunaldian.
Probaren xehetasunak
Bi kategoria izango direnez, bakoitzean osatu beharreko probak xehetasun batzuk izango ditu. Juniorrak aterako dira lehenik, 09:30ean hain zuzen ere. Legorretako udaletxe plaza inguruan egongo da irteera. Handik Alegi aldera egingo dute, Amezketa aldera ondoren, Alegira bueltatu, Legorreta ondotik pasa, Ordiziara iritsi eta San Juan auzoko ermitan buelta hartu eta Legorreta aldera egingo dute berriro. Hantxe izango dute helmuga, 34,4 kilometroko bidea egin ondoren.
Kadete mailako lehen taldea 11:00etan aterako da Legorretako udaletxe paretik. Hauek egin beharreko zirkuitoa laburragoa izango da. Juniorrek bezala, Alegi aldera egingo dute lehenik, Amezketara iritsi eta Legorreta aldera egingo dute buelta. 25,4 kilometroko proba izango da hauek egin beharrekoa.
11:30a ingururako, talde irabazleak zeintzuk diren jakitea espero da eta sari banaketa, 111:45a aldera egingo dute
Udaletxearen oharra
Larunbateko txirrindularitza proba dela eta, gaur ostirala, gaueko 00:00etatik, bihar larunbata 14:00ak arte ezingo da Legorretako kale nagusian ibilgailurik aparkatu.













