[Argazkiak] Gabiriako gazteek indartsu hasi dituzte festak

30 gaztetxok hartu dute parte Gabiriako festetako Gazte Olinpiadan

Gabiriako jolas tokian zuten zita herriko gazteek, eta ez dute hutsik egin. 30 bat laguneko koadrila batu da Gazte Olinpiadetan parte hartzeko. Adin guztietako nerabeak lau taldeetan nahastu dituzte, eta proba ezberdinak egin behar izan dituzte: korrika, patinetan ibili, badminton eta ping pongean paseak, saskibaloian, lau lotu jolasa… Gustura ibili dira denak, baita ikustera hurbildu diren gurasoak. Amaitzean, elkarrekin meriendatu dute guztiek festekin indartsu jarraitzeko.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa