Igandera arteko egitarau oparoa antolatu dute jubilatuek
Badira hamar urte jubilatuen astea antolatzen hasi zirela Legorretan. Lehenengo urteetan, ekintza gutxi batzuk baino ez zituzten antolatu. Baina urtetik urtera hazten joan den ekimena da eta horrela erakusten du azken edizio honetako egitarauak.Aste ho...
Aste honetan, asteartean ekin zioten jubilatuen asteari, bingo partida eta patata tortila dastaketarekin. Baina oraindik gelditzen dira egunak aurretik, izan ere igandera arteko egitaraua dute antolatuta.
Ekintza ugari
Atzoko atseden egunaren ostean, gaur, japoniar rakugoak kontatuko dituzte euskaraz. Hitzordua udaletxean izango da 18:00etan hasita.
Bihar, ostirala, ibilaldi neurtua egingo dute. Aldaieta jubilatu elkartetik abiatuko dira. Hiru edo lau pertsonez osatutako taldeetan abiatuko dira eta bost kilometroko ibilbidea da egin beharko dutena. Ordu eta erdi izango dute.
Igandea, egun handia
Jubilatuen astearen barruan, egun guztiak dira garrantzitsuak baina igandekoa izango da egun handia. 12:00etan meza izango dute. Ondoren mokadutxo bat jateko aukera izango da. Jarraian, sari banaketa eta omenduei eskaintza egingo diete. aAkenik, bazkaltzera joango dira.