LABek mobilizazioak egingo ditu herrialdeko hitzarmenaren alde
LAB sindikatua ere mobilizazioetan murgilduta dago, Gipuzkoako helduen egoitzetako lan hitzarmenaren negoziazioaren alde. Atzo auto karabana eta elkarretaratzea egin zuten Ordiziako plazan. LABen esanetan, «urtea beteko da Gipuzkoako Helduen Egoitzeta...
Bost ardatz nagusi ditu LABen eskaerak. Batetik, «adineko pertsonen herrialdeko hitzarmena, sektoreko langile guztientzat multiplo komuntzat hartuz izatea». Bestetik, oinarrizko soldata, «Toki eta Foru Administrazioen menpe dauden langileen batez besteari homolagatzea». Enpleguari dagokionean, «egiturazko lanpostuak zuzenean kontratatzea, mugagabe eta aldi osoz». Ratioak egokitzea eta prestakuntzarako, gutxienez, 21 ordu erabiltzea ere eskatzen dute.













