Euskaraldia aurkezteko gala egingo dute gaur
IDIAZABAL // Euskaraldia aurkezteko gala berezia egingo dute Idiazabalen gaur arratsaldean. Bibolin eta dantza ikuskizuna, hamaikakoaren aurkezpena, parrokiako koruaren emanaldia, haur eta helduen dantza saioa eta beste hainbat sorpresa ere izango dira...
IDIAZABAL // Euskaraldia aurkezteko gala berezia egingo dute Idiazabalen gaur arratsaldean. Bibolin eta dantza ikuskizuna, hamaikakoaren aurkezpena, parrokiako koruaren emanaldia, haur eta helduen dantza saioa eta beste hainbat sorpresa ere izango dira. Hitzordua, 20:00etatik aurrera izango da herriko plazan. Euria egiten badu, guraso elkartean.