Batala egitasmoak mendi martxa egingo du Lazkaon, igandean
Adin guztietako pertsonentzat egokitu dute 12 kilometroko ibilaldia. Ekainaren 27ko lasterketako bidea ezagutzeko ere balioko du.
Batala Mendi Lasterketaren aurkezpena Lazkaoko Arerian. Manex Usarralde Garmendia Batala egitasmoaren harira 12 kilometroko mendi martxa egingo da, igandean, 09:00etan. Familia eta herritar guztiei zuzenduta egongo da, eta erritmo guztietarako pentsatutako ekimena da inklusioa, komunitatea eta euskarazko bizikidetza susatzeko. Irteera horrekin ekainaren 27ko Batala mendi lasterketako ibilbidea ezagutzeko aukera izango da. Izen-ematea, ekainaren 19ra arte.













