Euskaraldian nola parte hartu zehaztu dute, Lazkaon
Azaroaren 23tik abenduaren 3ra ospatuko den Euskaraldia ekimenerako izen-ematea ari dira egiten, Lazkaon. Kiroldegian, udaletxean edo Gerriko liburu denda aurrean, kalean, daude orriak. Internetez ere egin liteke (izenematea.euskaraldia.eus).Mintzalagu...
Mintzalaguna ekimenean ere Ahobizi edo Belarriprest izateko aukera badagoela gogorarazi dute sustatzaileek. Hirukotea osatu, eta urrian lau saio egingo dituzte, astean ordubeteko bana.
Azkenik, norbere inguruan taldea edo hamaikakoa osatzeko deialdia zabaldu dute. Euskaraldia hitzaren hizki bakoitzaren kartelak udaletxean daude. Haiek eskatu, argazkia atera, eta sare sozialetan jartzea da asmoa.













