Euskaraldiaren mahai ibiltariaren hurrengo hitzorduak Legazpin
Izena emateko aukera emango dute hainbat auzotan eta herrigunean
Legazpiko Euskaraldia girotzeko eta, bate ere, legazpiarren izenak jasotzeko mahai ibiltari bat dabil herriko auzoetan eta herrigunean egunotan. Belarriprest edo ahobizi izena eman daiteke bertan. Hona datorren asteko hitzorduak:
Urriak 16 Bikuña auzoa (kiroldegia aurrean) 17:00-19:00
Urriak 17 Urtatza auzoa (Igogailuko pasarelan) 17:00-19:00
Urriak 18 Kale Nagusia (Txomin pasealekua) 18:00-20:00
Urriak 19 Arantzazu auzoa (Meazti aurrean) 17:00-19:00
Urriak 20 Laubide auzoa (Boulevard erdian) 11:30-13:30